Mundua -

Larrialdi Egoera

Liskarrak gaua bitartean Egipton, etxeratze-agindua gorabehera

Tentsioa herrialde osora hedatu da. Mohamed el Baradei presidenteordeak dimisioa eman du ostiral honetan.

Atzo ere liskarrak izan ziren Kairon. Argazkia: Efe
Atzo ere liskarrak izan ziren Kairon.
Atzo ere liskarrak izan ziren Kairon. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

300 hildakotik gora izan dira Egipton Mohamed Mursi Egiptoko presidente kargugabetuaren jarraitzaileek Kairon (Egipto) eraiki zituzten kanpalekuak desegiteko polizia-operazioan, Gobernuaren arabera. Halaber, 2.926 lagun zauritu dira.

Anaia Musulmanen arabera, berriz, 4.500 hildako izan dira. Islamistek salatu dute zaurituen artean adingabeak daudela. Gainera, Poliziak meskita batean kontzentratuta zeuden manifestari batzuen kontra tiro egin duela adierazi dute.

Larrialdi-egoera

Egiptoko Presidentetzak larrialdi-egoera deitu du lurralde osoan, Mohamed Cursi aurreko presidentearen eta Poliziaren arteko istilu larrien ondorioz. Larrialdi-egoera 16:00etan sartu da indarrean.

Gainera, Mohamed el Baradei Kanpo Harremanetarako Egiptoko presidenteordeak dimisioa eman du azken orduetako tentsioak bultzatuta. El Baradeik idatziz jakinarazio dio erabakia ALDHU Mansur jarduneko Estatuburuari.

"Presidenteorde karguko dimisioa ematen dut eta gure Egipto maitea gaita guztietatik babestea eta herriaren itxaropen eta aldarrikapenei behar bezala erantzuteko eskatzen diot Jainko Gorenari", idatzi du El Baradeik.

Polizia ostiral goizean goiz hasi da negarra eragiteko gasa isurtzen kanpalekuak zeuden tokian, eta horrek liskarrak piztu ditu. Bi aldeek elkarri leporatzen diote enfrentamenduetan armak erabili izana. Hori horrela, Nahda plaza, Giza barrutian dagoena, kontrolpean du dagoeneko.

Poliziak helikopteroetatik jaurtitzen du negarra eragiteko gasa, eta parakaidistak ere iritsi dira kanpalekuak dauden plaza inguruko eraikinen gainera, lekuko batek azaldu duenez.

Egiptoko Presidentetzak larrialdi-egoera deitu du herri osoan, Mohamed Cursi aurreko presidentearen eta Poliziaren arteko istilu larrien ondorioz. Larrialdi-egoera 16:00etan sartu da indarrean.

Ali Mohamedek gaineratu duenez, "tiro egiten hasi dira" parakaidistak eraikinen gainetik.

Kanpalekua osatzen zuten protestariek ezin omen zuten plazatik alde egin, bertara iristeko kale guztiak itxi egin dituztelako, nahiz eta Barne Ministerioak kanpalekua utzi nahi zutenei aukera emango ziela esan duen.

Anaia Musulmaneko zortzi buru atxilotu dituzte

Segurtasun indarrek Anaia Musulmaneko zortzi buru atxilotu dituzte asteazken honetan, Rabea al Adaiya plazatik gertu.

Segurtasun iturriek azaldu dutenez, atxilotuen artean Esam al Arian Bakea eta Justizia alderdiko presidenteordea eta Safuat el Hegazi apaiza daude.

Gobernuak gaueko etxeratze-agindua inposatu du

Egiptoko Gobernuak gaueko etxeratze-agindua inposatu du herrialde askotan, Kairo, Alejandria eta Suez barne, asteazken honetan izandako istilu larriengatik.

Etxeratze aginduak mugimenduak mugatuko ditu, arratsaldetiko 21:00etatik goizeko 07:00etara bitartean.

Bi kazetari, hildakoen artean

Habiba Ahmed Abd Elaziz kazetaria (26 urte ditu) asteazken honetan hil da Rabaa al Adawiya plazan izandako tiroketen ondorioz, Gulf News taldeak jakitera eman duenez.

Halaber, Mick Deane Sky Newseko kamera ere hil egin da, enfrentamenduak grabatzen ari zela, tiroengatik, Britainia Handiko kateak ohar batean azaldu duenez.

Protestak

Anaia Musulmanen jarraitzaileak berehala atera dira kalera herrialde osoko hirietan, Kairoko kanpalekuen kontrako erasoa salatzeko.

Alejandrian, Asuanen eta Kairoko hainbat puntutan egiten ari dira manifestazioak, telebista publikoaren arabera.

Protestak nonahi egiten ari dira eta liskar gogorrak ikus daitezke Kairotik iristen diren irudietan. Gainera, enfrentamenduak oso gogorrak dira eta tiro hotsak entzuten eta hildakoak ikusten dira.

Atxiloketak

Poliziak Mohamed el Beltagui Anaia Musulmanetako buruzagia atxilotu du Rabea al Adauiya plazan inguruan, kanpalekuaren ondoan.

Segurtasun zerbitzuetako iturriek jakinarazi dutenez, El Beltagui plaza ondoko eraikin batean atzeman dute.

El Beltagui atxilotzeko asmoz ibili da Polizia uztailaren 3tik, Armadak Mohamed Mursi presidentea kargugabetu zuenean sortu ziren istiluengatik.

Orain, Polizia Safuat al Higazi klerikoaren bila ari da, Rabea al Adauiyako kanpalekuan baitzegoen.

Estatuko telebistak gaineratu duenez, Anaia Musulmanen 200 jarraitzaile atxilotu dituzte gutxienez polizia-operazioan.

Egiptoko Gobernuak berean jarraitzen du

Bien bitartean, Egiptoko Gobernuak adierazi du "gogortasun eta irmotasun osoz" erantzungo diela eraikin publikoen eta komisarien kontrako erasoei.

Sherif Shauqi Ministroen Kontseiluko bozeramaileak irakurritako agirian azaldu duenez, istiluak sortzen ari direnak jazarriko dituzte herriarena den ondarea babesteko.

Gainera, jarraitzaileak xaxatzen ez jarraitzeko eskatu die Anaia Musulmanei, segurtasun nazionala jokoan dagoela iritzita.

"Gobernuak Anaia Musulmanen buruzagiei egotziko die gertatzen ari den kaos eta indarkeria guztiaren ardura, baita isurtzen den odol guztiarena ere", ohartarazi du bozeramaileak.

Ministroen Kontseiluak txalotu egin du, gainera, segurtasun indarrak legea ezartzeko Rabea al Adauiya eta Nahda plazetan egiten ari den lana. Hori agerian geratu omen da "izan den zauritu kopuru txikian".

Era berean, argi adierazi du Gobernuak berean jarraituko duela, trantsizio prozesuko pausoak ematen jarraituko dutela, eta hauteskundeak aurreratu eta Konstituzioa erreformatuko dutela.

Garraioak gelditu dituzte

Bestalde, Egiptoko agintariek trenen joan-etorriak geldiarazi dituzte hegoaldeko eta iparraldeko hainbat probintziatan.

Leku turistikoak, itxita

Egiptoko agintariek herrialdeko leku turistikoenak ixtea erabaki dute, badaezpada ere. Hori horrela, itxita daude Gizako Piramideak, Kairoko Museoa eta Alejandriako zentroa.

Antigoaleko ondareen Ministerioak agiri batean azaldu duenez, leku turistiko horietan lan egiten duten funtzionarioak ere bertatik atera dituzte.

Hala ere, momentuz ez omen da kalterik izan indarkeriaren ondorioz, nahiz eta Alejandriako Museo Nazionala babesten duten agenteen kontra erasoren bat izan den.

Gainera, Malauiko monumentu batzuen kanpoaldean ere izan dira liskarrak, baina aparteko ezer ere ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Azken ordukoa Kairo Ekialde Hurbila gaur