Mundua -
Galvan auzia
Espainia eta Maroko elkarlanean, kasuari irtenbidea aurkitzeko
Halaber, Hafez Benhachem Marokoko Espetxeko Administrazioko zuzendari nagusia kargutik kendu dute, Mohamed VI. erregeak hala eskatuta.
Erredakzioa
Espainiako eta Marokoko Justiziako ministroak Daniel Galvan Espainiako pedeastaren kasuari azkarrago irtenbidea emateko biek elkarrekin lan egiteko akordioa egin dute, Mohamed VI. erregearen indultua indargabatzeko erabakiaren ostean.
Horretarako, Marokoko ordezkari batzuk Madrilera joango dira Jusizia Ministerioarekin bilera bat izateko asteartean.
Gobernuak pederasta espainiaratzea eskatu zuen, ez indultua
Gobernuak Daniel Galvan pederasta Espainiaratzea eskatu zuen, eta ez indultua, kasuko gertuko iturriek jakitera eman dutenez.
Iturri horiek azaldu dutenez, Espainiak Rabaten duen Enbaxadak 48 izen proposatu zituen (18 indultatzeko, eta 30 Espainiaratzeko), eta Daviel Galvanena bigarren taldean zegoen.
Erregeak presoen egoeran interesa agertu zuen
Juan Carlos erregea Mohamed VI erregearen aurrean Espainiako presoen egoeragatik interesatu zen, Rabaten, baina ez zuen indultu kolektiborik proposatu, Espainiak ez zuelako neurri hori eskatu, azaldu du Errege Etxeko bozeramaile batek, astelehen honetan.
Marokon izandako protesten ostean, Mohamed VI.ak Daniel Galvan pederastari emandako indultua baliogabetu zion. Preso horri uztailaren 30ean, beste 48 pertsonarekin batera, eman zioten indultua. Egun hartan Marokoko Gabineteak Juan Carlosen eskaera bati lotu zion neurria.
Errege Etxeko bozeramaileak adierazi duenez, Juan Carlosek Rabaten Abdelilah Benkiran Marokoko Gobernuko buruari Antonio Garcia Vidrilen kasua proposatu zion, eta Espainiako presoen egoeragatik interesatu zen, baina indulturik eskatu gabe.
Marokoko espetxeen zuzendari nagusia kargutik kendu dute
Hafez Benhachem Marokoko Espetxeko Administrazioko zuzendari nagusia kargutik kendu dute, Mohamed VI. erregeak hala eskatuta, Marokoko Errege Gabineteak ohar batean jakitera eman duenez.
Benhachem kargutik kendu izana Daniel Galvan Espainiako pederastari indultua eman eta baliogabetu ostean sortutako eskandaluaren ondorioz izan da.