Mundua -
Israel
Israelgo Gobernuak 104 preso palestinar aske uztea onartu du
Preso hauek Israelen zigorra betetzen ari dira, Osloko akordioak (1993) baino lehenagotik. Neurri hau Ekialde Ertaineko negoziazioei berriro ekiteko asmoarekin burutu da.
Erredakzioa
Benjamin Netanyahuren Gobernuak igande honetan 104 preso palestinar aske uztea onartu du. Preso hauek Israelen zigorra betetzen ari dira, Osloko akordioak (1993) baino lehenagotik. Neurri hau Ekialde Ertaineko negoziazioei berriro ekiteko asmoarekin burutu da.
Proposamenak israeldar herritartasuna duten 14 preso palestinar kanpoan utzi ditu. 13 boto izan ditu alde, zazpi kontra eta bi abstentzio izan dira, Limor Livnatena eta Silvan Shalomena, biak Likudekoak, Netanyahu buru den alderdi eskuindarrekoak.
"Une hauek ez dira errazak ez niretzat, ez ministroentzat, eta bereziki biktimen familiarrentzat", adierazi du Netanyahuk bilera hastean. Hau ordubete baino gehiago atzeratu dute, beharrezko boto guztiak biltzeko denbora izateko.
Netanyahuk atzotik hizketaldiak izan zituen telefonoz Gobernuko ministrorik gogorrenekin, alde bozkatu zezaten konbentzitzeko.
“Estatuarengatik erabaki zailak hartu behar diren uneak badira, eta hau horietako bat da. Bake prozesua berriro hastea uneotan Israelentzat garrantzitsua dela uste dut”, nabarmendu du Netanyahuk gaur babesa eskatzean.
Oposizioko talde nagusia Habayit Hayehudi alderdi nazionalistan aurkitu du (Naftali Benet Industria eta Merkataritza ministroa du buru). "Hiltzaileak aske uztea eskatzen duenari ezin zaio kide deitu", esan du ministroak, Mahmud Abas Palestinako presidenteari aipamen eginez.
AEBek palestinarren eta israeldarren arteko negoziazioak berriro hasi direla berretsi dute
AEBetako Estatu Departamenduak igande honetan israeldarren eta palestinarren arteko negoziazioak berriro hasiko direla berretsi du Washingtonen.