Mundua -

Estatu kolpea Egipton

Egiptok Parlamentua aukeratzeko hauteskundeak deituko ditu 2014rako

Adituen batzorde batek konstituzio berri bat idatziko du, eta ondoren herritarrek erreferendum bidez onartu beharko dute.

Egiptoko Armadak Estatu kolpea eman zuen Mursi presidentea kargutik kentzeko. Argazkia: EFE.
Egiptoko Armadak Estatu kolpea eman zuen Mursi presidentea kargutik kentzeko. Argazkia: EFE.
Egiptoko Armadak Estatu kolpea eman zuen Mursi presidentea kargutik kentzeko. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egipton, Parlamentua osatzeko hauteskundeak egingo dituzte, presidentea aukeratzeko bozketak izan baino lehenago, Adli Mansur herrialdeko presidenteak adierazpen konstituzional baten bidez jakinarazi duenez.

Hala, trantsizio prozesuaren oinarriak finkatu dituzte, eta, gainera, Konstituzioa aldatzea aurreikusi dute (estatu kolpearen ondorioz, bertan behera dago). Ondoren, herritarrek babestu beharko dute testu berria, erreferendum bidez.

Adierazpenaren 33 artikuluetan, behin-behineko presidenteak eta haren gobernuak botere legegile osoa dutela esaten da, besteak beste.

Aurreikusi dutenez, Parlamentuaren osaera erabakitzeko bozketak eta presidentea aukeratzeko hauteskundeak 2014ko hasierarako deituko dituzte.

Mansurrek adituen batzorde bat eratuko du Konstituzioa aldatzeko, eta, gizarteko 50 ordezkarik testua onartu ostean, lau hilabeteren buruan erreferendum bidez bozkatu egingo dute.

Bi hilabete geroago, Parlamentuaren osaera erabakitzeko hauteskundeak deituko dituzte (bide orriaren arabera, 2014ko hasieran izango dira), eta, Parlamentu berria eratu ostean, astebete izango dute presidentea aukeratzeko hauteskundeak deitzeko.

Ahmed Al Tayeb Al Azhar erakundeko jekeak, sunien artean entzutetsuenak, gerra zibila izateko arriskuaz ohartarazi du, eta agintariei prozesu demokratikoa ahalik eta lasterren abiarazteko eskatu die.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Azken ordukoa Kairo Hauteskundeak gaur Ekialde Hurbila gaur