Mundua -

Egipto

Estatu kolpea Egipton

Egiptoko Armadak Mohamed Mursi presidentea kargutik kendu eta Konstituzioa indargabetu du.

Estatu kolpea izan da Egipton. EFE
Estatu kolpea izan da Egipton.  EFE
Estatu kolpea Egipton

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu kolpea izan da Egipton. Armadak kargutik kendu du duela urtebete hauteskundeetan aukeratutako Mohamed Mursi presidentea, eta Konstituzioa indargabetu du.

Mursi ordezkatzeko, militarrek Adli Mansur Auzitegi Konstituzional Goreneko presidentea ezarri dute; eta horrek herrialdeko presidentea aukeratzeko hauteskundeak deitu eta ikuskatu beharko ditu.

Nazioari zuzendutako hitzaldi batean, Abdel Fatah al Sissi Armadako nagusiak iragarri du presidenteak botere osoa duela deklarazio konstituzionalak egiteko eta pribilegioak izango dituen gobernuburua aukeratzeko. Gainera, horrek aurkeztutako planaren arabera, adituen batzorde bat eratuko dute konstituzio berri bat osatzeko.

Jeneralak jakinarazi duenez, Mursik "ez zion herriaren nahiari erantzun" nahiz eta Armadak 48 orduko ultimatuma egin. Hala, Segurtasun Indarrek gizartearen ordezkariekin kontsultak hasi dituzte bide orria eratzeko.

"Armadak Egiptoko herriak laguntza eskatzen ziola nabaritu zuen, ez boterea hartzeko, baizik eta duen erantzun zibila betetzeko. Hala, Segurtasun Indarrek mezuaren kutsua ulertu zuten", azaldu du.

Horren harira, Mursik Konstituzioa betetzeko eta estatu kolpe horri ez erantzuteko eskatu die Armadako goi kargudunei eta soldaduei, eta komunikatu labur batean Egiptoko presidentea izaten jarraitzen duela baieztatu du.

Al-Sissiren adierazpenek poza eragin du Kairoko Tahrir plazan bildutakoen artean.

Bitartean, Rabea Adauiya plazan, Mursiren jarraitzaileak bildu dira, eta militarrek blindatuekin inguratu dute, iragarpena egin baino lehen. Ondoren, Segurtasun Indarrek Mursi presidentea kargutik kendu dutela jakinarazi eta isiltasuna nagusitu da bertan bildutakoen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Egipto Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?