Mundua -

Borroka Parisen

Pariseko gazte bati bortizki eraso dio muturreko eskuindar talde batek

Eskuineko hainbat elkartek liskarrean parte hartu ez zutela baieztatu dute, baina erasotzaileen erantzukizuna arindu dute.

Manuel Valls, Frantziako Barne ministroa. Argazkia: EFE.
Manuel Valls, Frantziako Barne ministroa. Argazkia: EFE.
Manuel Valls, Frantziako Barne ministroa. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Valls Frantziako Barne ministroaren arabera, atzo arratsaldean eskuin-muturreko talde batek bortizki eraso zion ikasle gazte bati Parisen.

Clement, Sciences Po Pariseko zentroko 19 urteko ikaslea gaur arratsaldean hil da, atzo hartutako kolpeen eraginez. Ustez, Clement ezker-muturreko elkarteren bateko kidea da.

Gazte horrek eta beste lagun batzuek liskarra izan zuten hiru kaskamotzekin, merkataritza zentro bateko denda batean.

Vallsek ohar batean baieztatu duenez, borroka "arrazoi politikoengatik hasi zen seguruenik", eta, horren ondorioz, "hainbat kaskamotzek ezker-muturreko militante bat bortizki jipoitu zuten".

Ministroak "gertakari onartezin" horien arduradunak ahalik eta lasterren atxilo ditzatela nahi du, eta "eskuin-muturreko jendearen biolentzia amaitzeko nahia" agertu du, "gure itun errepublikanoa arrisku larrian jartzen duelako".

Marine Le Pen Fronte Nazionala eskuin-muturrekoa alderdiko presidenteak, bestalde, adierazi du bere taldeak ez duela "atzoko eraso beldurgarriarekin inolako zerikusirik".

Gazte Iraultzaile Nazionalistak (JNR) eskuin-muturreko talde txikiak ere erasoarekin zerikusirik ez duela adierazi du;  ezkerreko hainbat militanteren arabera, erasotzaileak talde horretakoak dira.

JNRko buruzagi batek esan du ezker-muturreko aktibista jipoitu zutenak ez direla "bere elkarteko kideak", baina erasotzaileen erantzukizuna arindu nahi izan du.

Baieztatu duenez, "erasotzaileak ezker-muturreko militanteak izan dira", eta besteek "euren burua defendatu baino ez dute egin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Zer gertatu da Parisen? Delituak bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Ultraeskuina