Mundua -
Atentatuak
Gutxienez 50 lagun hil dira Iraken, inbasioaren 10. urteurrenean
Hainbat bonba auto leherrarazi dituzte Bagdadeko merkatu ezagun baten inguruan.
Erredakzioa
Gutxienez 50 lagun hil eta 172 zauritu dira Bagdaden eta hiriburutik hegoaldera dagoen hiri xiita batean egon diren hainbat atentatutan. Ameriketako Estatu Batuak buru izan zen Irakeko inbasioaren hamargarren urteurrenarekin bat egin dute erasoek.
Bagdadeko merkatu ezagun baten inguruan eztanda egin dute hainbat bonba autok, "zona berdetik" gertu, hau da, Estatuko eraikinak eta enbaxadak dauden gunea. Halaber, Sads hirian eta hiriburuko auzo xiitetan ere atentatuak egon dira.
Bestalde, Bagdadetik hegoaldera dagoen hiri xiita batean, terrorista suizida batek lehergaiz beteriko kamioi bat zartarazi du, polizia-etxe baten ondoan.
Inork ez ditu atentatu hauek bere gain hartu, baina Al Kaidako Irakeko adar batek AEBen tropen aurka galdutako lurrak berreskuratzea promestu du.