Mundua -

Egipto

Zazpi hildako eta 450 zauritutik gora Port Saideko istilu berrietan

Bi urte bete dira Mubarak presidentea boteretik bota zutenetik. Horren harira, beste 110 lagun zauritu dira Tahrir plazan manifestari eta Poliziaren artean izandako liskarretan.

Egiptok istiluz beteriko egunak bizi ditu azken asteetan. Argazkia: EFE
Egiptok istiluz beteriko egunak bizi ditu azken asteetan. Argazkia: EFE
Egiptok istiluz beteriko egunak bizi ditu azken asteetan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez zazpi lagun hil eta 450 lagunetik gora zauritu dira igande honetan Port Saiden atzo hildako lagunen hileta-elizkizunetan, iturri medikoek jakinarazi dutenez. Hiriko osasun zentroek 450 lagun artatu dituzte, horietatik 17k hainbat tirok eragindako zauriak dituzte, eta gehienak gas negar-eragilengatik intoxikatuta daude.

Hildakoetako bat 18 urteko gazte bat da. Abdel Rahman Farag hiriko ospitaleko arduradunak azaldu duenez, gazteak tiro bat jaso zuen bularrean.

Istiluak Tahrir plazan

Bestalde, bi urte bete dira Hosni Mubarak presidentea boterea bota zutenetik. Horren harira, beste 110 lagun zauritu dira Kairoko Tahrir plazan manifestari eta Poliziaren artean izandako liskarretan.

Zaurituetatik hiruk hainbat tirok eragindako zauriak dituzte, 'Daily News Egypt' kazetak jakitera eman duenez. Manifestariek Poliziaren aurka harriak bota dituzte. Agenteek, berriz, gas negar-eragile bota dute, 'Al Ahram' Egiptoko webguneak aditzera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Eguneko albisteak Eguneko albisteak Egipto gaur Ekialde Hurbila