Mundua -
Hauteskundeak
Lehenengo emaitzek Netanyahuren garaipena berretsi dute Israelen
Netanyahuren alderdiak botoen % 24,84 jaso du, Lapidenak, aldiz, % 13,47, Alderdi Laboristatik gertu (% 12,51).
Erredakzioa
Lehenengo datu ofizialek, botoen % 12 zenbatuta, Benjamin Netanyahu lehen ministroaren garaipena berretsi dute, bigarren lekua Yesh Atiden alderdiarentzat izan da, Yair Lapid da horren burua.
Netanyahuren alderdiak botoen % 24,84 jaso du, Lapidenak, aldiz, % 13,47, Alderdi Laboristatik gertu (% 12,51), Hauteskundeetako Batzorde Nagusiak Interneteko webgune ofizialean jakitera eman duenez.
Netanyahuk "kide asko" ikusi ditu Gobernu "zabalarentzat"
Benjakin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan duenez, "kide asko" ikusi ditu "ahalik eta handiena" izango de Gobernua osatzeko, bere gidaritzapean, lehenengo emaitzek garaipena berari eman ostean, jasotako boto kopurua jaitsi arren.
"Agintaldi honetarako kide asko ikusten ditut. Eskua zabalduko dugu Gobernu zabal batentzat, eta, Jainkoaren laguntzaz, batera arrakasta izango dugu", nabarmendu du Tel Aviveko jarraitzaileen aurrean emandako hitzaldian.