Mundua -
Troika
Erreformak ezartzeko sei hilabeteko luzamendua eman diote Greziari
Greziako Gobernuak pendiente dituen alor fiskaleko murrizketak ezartzea nahi du 'troika'k, bigarren erreskatea desblokeatu ahal izateko.
Erredakzioa
Greziako Gobernuari murrizketak ezartzeko sei hilabeteko luzamendua ematea onartu du 'troika'k, Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak eskatutako neurri fiskalak aplikatu ahal izateko, 'Kathimerini' Greziako kazetak igande honetan jakitera eman duenez.
Gauzak horrela, datozen sei hilabetetan 'troika'k ez ditu murrizketa berriak eskatuko, bai ordea, Antonis Samaras lehen ministroaren konpromisoa, iturri berdinak adierazi duenez.
'Troika'k oxigenoa eman nahi dio Greziako Gobernuari, NDFk, EBZk eta Europako Batzordeak eskatutako alor fiskaleko neurriak ezartzeko eta bigarren finantza-erreskatea abiatzeko.
Iruzur fiskalaren aurka borroka egitea eta datozen hilabetetan aurreikusitako dirua biltzea dira 'troika'ren kezkarik nagusienak, 'troika'ko goi-kargudun batek jakinarazi duenez. Greziako Ogasunak hitzartutako ikuskapenen % 30 baino ez ditu egin.