Mundua -

Erreferenduma

Egiptok Konstituzioaren alde bozkatu du kontsultaren lehen itzulian

Egiptoko hamar probintzietatik zortzik Konstituzioaren alde bozkatu du, Anai Musulmanek eskainitako datuen arabera. Datorren larunbatean gainontzeko 17 probintziek bozkatuko dute.

Konstituzioaren aurkako eta kontrako manifestazioak izan dira hainbat tokitan. Argazkia: EFE
Konstituzioaren aurkako eta kontrako manifestazioak izan dira hainbat tokitan. Argazkia: EFE
Konstituzioa aurrera ateratzeko erreferenduma hasi da, Egipton

02:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetarako erreferendumera deituta zeuden Egiptoko hamar probintzietatik zortzik Konstituzioaren alde bozkatu dute, igande honetan Anai Musulmanek jakitera eman dutenez. Kontra bozkatu duten bakarrak Gharbia eta Kairo izan dira. Horrela, Egipto Batzorde Konstituziogileak idatzitako Konstituzioa herritarren % 57k babestu du, eta % 43k horren aurka bozkatu du.

Alejandriako herritarren % 55,6k alde bozkatu du (Egiptoko iparraldean); Sohagen (ekialdea), % 79; Dakahlian, % 55,1; Sharkian, % 65,7; Aswanen, % 76,4; Ipar-Sinain, % 78,1; Hego-Sinain, % 64; eta Asyuten (erdialdea), % 76,1.

Hurrengo hitzordua: hilaren 22an

Erreferendumaren bigarren partean datorren larunbatean, abenduak 22. Orain arte eskainitako datuen arabera, litekeena herritarren % 50etik gora parte hartzea. Larunbat honetakoa Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak proposatutako hitzordua izan da, oposizioaren salaketek eta hainbat istiluek bultzatuta.

Parte-hartze handia

Bestalde, lortutako emaitzengatik Anai Musumalmanak pozik azaldu dira, Karem Radwan talde islamistako bulegoko buruak esan duenez. "Egipto historia ari da egiten, eta aurrerakuntza indizerik altuenak izanda ere, garapenari eusten jarraitzeko asmoz", azpimarratu du. Gainera, Radwanek oposizioak salatutako irregulartasunak errefusatu ditu, Egiptoko herrialdea "analfabetotzat jotzen dutelako".

Larunbat honetarako erreferendumera deituta zeuden Egiptoko hamar probintzietatik zortzik Konstituzioaren alde bozkatu dute, igande honetan Anai Musulmanek jakitera eman dutenez. Kontra bozkatu duten bakarrak Gharbia eta Kairo izan dira. Horrela, Egipto Batzorde Konstituziogileak idatzitako Konstituzioa herritarren % 57k babestu du, eta % 43k horren aurka bozkatu du.Alejandriako herritarren % 55,6k alde bozkatu du (Egiptoko iparraldean); Sohagen (ekialdea), % 79; Dakahlian, % 55,1; Sharkian, % 65,7; Aswanen, % 76,4; Ipar-Sinain, % 78,1; Hego-Sinain, % 64; eta Asyuten (erdialdea), % 76,1.Hurrengo hitzordua: hilaren 22anErreferendumaren bigarren partean datorren larunbatean, abenduak 22. Orain arte eskainitako datuen arabera, litekeena herritarren % 50etik gora parte hartzea. Larunbat honetakoa Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak proposatutako hitzordua izan da, oposizioaren salaketek eta hainbat istiluek bultzatuta. Parte-hartze handiaBestalde, lortutako emaitzengatik Anai Musumalmanak pozik azaldu dira, Karem Radwan talde islamistako bulegoko buruak esan duenez. "Egipto historia ari da egiten, eta aurrerakuntza indizerik altuenak izanda ere, garapenari eusten jarraitzeko asmoz", azpimarratu du. Gainera, Radwanek oposizioak salatutako irregulartasunak errefusatu ditu, Egiptoko herrialdea "analfabetotzat jotzen dutelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Egipto Ekialde Hurbileko albisteak