Gizartea -
Atxiloketak
Diaz Ferran atxilotu dute, ondasunak ezkutatzea leporatuta
Ondasunak ezkutatzea eta dirua zuritzea egotzita atxilotu dituzte Diaz Ferran eta Angel de Cabo. Azken horrek milioi bat euro zituen etxean. Operazioaren barruan 9 lagun atxilotu dituzte guztira.
Erredakzioa
Gerardo Diaz Ferran, Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren presidente ohia, eta Angel de Cabo Nueva Rumasako eta Marsanseko presidentea atxilotu ditu Poliziak, ondasunak ezkutatzea eta dirua zuritzea egotzita.
CEOEko presidente ohiaren etxean 150.000 euro (eskudirutan) eta kilo bat urre aurkitu ditu Poliziak. Angel de Caboren etxebizitzan, berriz, milioi bat euro atzeman dute.
Zehazki, Meliá, Viajes Iberojet, Pullmantur eta AC Hoteles enpresei 45 milioi euroko ondasunak ezkutatzea egotzi diete atxilotuei. Guztira, 9 lagun atxilotu ditu Poliziak operazio horretan, eta Estutako zenbait hiritan miaketak ere egin dituzte.
Madrilen, etxean atxilotu dute Gerardo Diaz Ferran. Atxiloketa AC Hoteles, Melia, Pullmantur eta Orizonia taldeek jarritako kereila batekin lotuta dago. Gerardo Diaz Ferran eta Gonzalo Pascual (azken hau hilda dago) Marsans bidaia agentziako jabe ohien eta Angel de Cabo egungo jabearen aurka ondasunak ezkutatzeagatik jarri zuten salaketa. Enpresaren buru zeudenean kudeaketa txarra egitea egozten diete, baita dirua bidegabe hartzea ere. 40 milioi euro eskatzen dizkiete iruzurra egiteagatik eta ondasunak bahitzea ekiditeko ondasunak ezkutatzeagatik.
Auzia Eloy Velasco instrukzioko 6. zenbakiko epailearen esku gelditu da, eta litekeena da atxilotuek bihar bertan deklaratzea.
Auzitegi Nazionalean hiru auzi ditu dagoeneko Diaz Ferranek
Gerardo Diaz Ferranek beste bi auzi ditu dagoeneko Auzitegi Nazionalean, eta beste zenbait prozedura hainbat merkataritza-epaitegi eta auzitegi penaletan. Hala, Gerardo Diaz Ferran Caja Madrid kutxak emandako 26 milioi euroko kreditu batengatik ere badago inputatua, baita Marsans enpresaren porrotarengatik ere. Lehen auzi honengatik deklaratzeko deituta zegoen asteazken honetarako.
Gerardo Diaz Ferran, Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren presidente ohia, eta Angel de Cabo Nueva Rumasako eta Marsanseko presidentea atxilotu ditu Poliziak, ondasunak ezkutatzea eta dirua zuritzea egotzita. CEOEko presidente ohiaren etxean 150.000 euro (eskudirutan) eta kilo bat urre aurkitu ditu Poliziak. Angel de Caboren etxebizitzan, berriz, milioi bat euro atzeman dute.Zehazki, Meliá, Viajes Iberojet, Pullmantur eta AC Hoteles enpresei 45 milioi euroko ondasunak ezkutatzea egotzi diete atxilotuei. Guztira, 9 lagun atxilotu ditu Poliziak operazio horretan, eta Estutako zenbait hiritan miaketak ere egin dituzte.Madrilen, etxean atxilotu dute Gerardo Diaz Ferran. Atxiloketa AC Hoteles, Melia, Pullmantur eta Orizonia taldeek jarritako kereila batekin lotuta dago. Gerardo Diaz Ferran eta Gonzalo Pascual (azken hau hilda dago) Marsans bidaia agentziako jabe ohien eta Angel de Cabo egungo jabearen aurka ondasunak ezkutatzeagatik jarri zuten salaketa. Enpresaren buru zeudenean kudeaketa txarra egitea egozten diete, baita dirua bidegabe hartzea ere. 40 milioi euro eskatzen dizkiete iruzurra egiteagatik eta ondasunak bahitzea ekiditeko ondasunak ezkutatzeagatik.Auzia Eloy Velasco instrukzioko 6. zenbakiko epailearen esku gelditu da, eta litekeena da atxilotuek bihar bertan deklaratzea.Auzitegi Nazionalean hiru auzi ditu dagoeneko Diaz FerranekGerardo Diaz Ferranek beste bi auzi ditu dagoeneko Auzitegi Nazionalean, eta beste zenbait prozedura hainbat merkataritza-epaitegi eta auzitegi penaletan. Hala, Gerardo Diaz Ferran Caja Madrid kutxak emandako 26 milioi euroko kreditu batengatik ere badago inputatua, baita Marsans enpresaren porrotarengatik ere. Lehen auzi honengatik deklaratzeko deituta zegoen asteazken honetarako.