Gizartea -
Hezkuntza-erreforma
Wertek gaztelania inposatuko die erkidego elebidunei
Ikasketak gaztelaniaz eskaini ezean, erkidegoek zentro pribatua ordaindu beharko diete hezkuntza hizkuntza horretan nahi duten sendiei.
Erredakzioa
Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Legearen zirriborroa ari dira aztertzen astearte honetan Gobernua eta Autonomia Erkidegoak Hezkuntzaren Konferentzia sektorialean, eta autonomiei zentro pribatuan gazteleraz plaza bat nahi duten gurasoei ordaintzea eskatuko die, erkidego horrek zentro publiko edo hitzartu batean hizkuntza horretan eskaintzarik ez dagoenean, bi hizkuntzen arteko “proportzio zentzudunik” ezarri ez denean.
Testuan irakur daitekeenez, “hezkuntza administrazioek ikasleei irakaspenak gazteleraz jasotzeko eskubidea bermatu behar diete, hori irakaskuntzaren hizkuntza transmititua delako”. Halaber, gaztelera eta horren literatura ikasle guztiek ulertu ahal izateko tratamendu berezia izango dute, oinarrizko hezkuntza amaitzean ondo hitz egiteko eta idazteko.
Halaber, gazteleraz gain beste hizkuntza ofizial bat duten Autonomia Erkidegoetan, hezkuntza-administrazioek hezkuntza-fase guztietan hizkuntza koofizial guztiak bermatu behar izango dituzte, irakasgai guztiak hizkuntza horietan eskaini ahal izateko “eskola-ordu kopuruarekin orekatutako proportzioetan”.
Horrez gain, hezkuntza-administrazioei dagokie gaztelerari eta hizkuntza koofizialari dagokien proportzioa erabakitzea, hizkuntza-normalizazioaren egoera kontuan hartuta.
Era horretan, tratu “ezberdina” eman ahal izango die hizkuntza koofizialari, gaztelerarekin alderatuta, proportzio “zentzudunean”, baina “inolaz ere” baztertuta geratu gabe.
Hizkuntza koofizialak espezialitateko ikasgai izango dira
Alderdi ekonomikoei dagokienez, lehen hezkuntzan, derrigorrezko bigarren hezkuntzan eta batxilergoan ikasgaiak hiru bloketan bilduko dituzte: enborrekoak, espezialitatekoak eta espezifikoak. Administrazio zentralari enborreko ikasgaien edukiak eta ordutegi minimoa eta maximoa erabakitzea dagokio (zirriborroan portzentajeak zehaztu gabe).
Testuak gaztelera eta horren literatura enborreko ikasgaia ezarri du, aldiz, hizkuntza koofizialak espezialitateko ikasgai izatera pasatuko dira, eta hitz egiten diren erkidegoetako ikasleek derrigorrez hautatu behar izango dituzte. Gainera, enborreko materiak ordutegi osoaren % 50a baino gutxiago ez dira izango.
Ebaluazioa
DBH eta batxilergoa amaitzean ikasleek pasatu beharko dituzten frogei dagokienez, ebaluazioaren eta ezaugarrien irizpideak Ministerioak ezarriko ditu hezkuntza sistema osoarentzat, eta autonomiek gauzatu beharko dute hori.
Herritarrentzako Hezkuntza, desagertuta
Halaber, Herritarrentzako Hezkuntza deitutako ikasgaiaren testua desagertu egin da, eta Lehen Hezkuntzan eta DBHn Erlijioa derrigorrezko aukeratzat jarri dute. Era horretan, Lehen Mailako ikasleek Erlijioaren edo beste hautabide baten artean (‘Balio sozialak eta kulturalak) aukeratu beharko dute, gurasoek edo tutoreek aukeratuta. DBHn ere derrigorrezkoa izango da Erlijioa edo “Balio etikoak” ikastea, ikasgai espezifikoen barruan.
Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Legearen zirriborroa ari dira aztertzen astearte honetan Gobernua eta Autonomia Erkidegoak Hezkuntzaren Konferentzia sektorialean, eta autonomiei zentro pribatuan gazteleraz plaza bat nahi duten gurasoei ordaintzea eskatuko die, erkidego horrek zentro publiko edo hitzartu batean hizkuntza horretan eskaintzarik ez dagoenean, bi hizkuntzen arteko “proportzio zentzudunik” ezarri ez denean.Testuan irakur daitekeenez, “hezkuntza administrazioek ikasleei irakaspenak gazteleraz jasotzeko eskubidea bermatu behar diete, hori irakaskuntzaren hizkuntza transmititua delako”. Halaber, gaztelera eta horren literatura ikasle guztiek ulertu ahal izateko tratamendu berezia izango dute, oinarrizko hezkuntza amaitzean ondo hitz egiteko eta idazteko.Halaber, gazteleraz gain beste hizkuntza ofizial bat duten Autonomia Erkidegoetan, hezkuntza-administrazioek hezkuntza-fase guztietan hizkuntza koofizial guztiak bermatu behar izango dituzte, irakasgai guztiak hizkuntza horietan eskaini ahal izateko “eskola-ordu kopuruarekin orekatutako proportzioetan”. Horrez gain, hezkuntza-administrazioei dagokie gaztelerari eta hizkuntza koofizialari dagokien proportzioa erabakitzea, hizkuntza-normalizazioaren egoera kontuan hartuta. Era horretan, tratu “ezberdina” eman ahal izango die hizkuntza koofizialari, gaztelerarekin alderatuta, proportzio “zentzudunean”, baina “inolaz ere” baztertuta geratu gabe. Hizkuntza koofizialak espezialitateko ikasgai izango diraAlderdi ekonomikoei dagokienez, lehen hezkuntzan, derrigorrezko bigarren hezkuntzan eta batxilergoan ikasgaiak hiru bloketan bilduko dituzte: enborrekoak, espezialitatekoak eta espezifikoak. Administrazio zentralari enborreko ikasgaien edukiak eta ordutegi minimoa eta maximoa erabakitzea dagokio (zirriborroan portzentajeak zehaztu gabe). Testuak gaztelera eta horren literatura enborreko ikasgaia ezarri du, aldiz, hizkuntza koofizialak espezialitateko ikasgai izatera pasatuko dira, eta hitz egiten diren erkidegoetako ikasleek derrigorrez hautatu behar izango dituzte. Gainera, enborreko materiak ordutegi osoaren % 50a baino gutxiago ez dira izango. EbaluazioaDBH eta batxilergoa amaitzean ikasleek pasatu beharko dituzten frogei dagokienez, ebaluazioaren eta ezaugarrien irizpideak Ministerioak ezarriko ditu hezkuntza sistema osoarentzat, eta autonomiek gauzatu beharko dute hori. Herritarrentzako Hezkuntza, desagertutaHalaber, Herritarrentzako Hezkuntza deitutako ikasgaiaren testua desagertu egin da, eta Lehen Hezkuntzan eta DBHn Erlijioa derrigorrezko aukeratzat jarri dute. Era horretan, Lehen Mailako ikasleek Erlijioaren edo beste hautabide baten artean (‘Balio sozialak eta kulturalak) aukeratu beharko dute, gurasoek edo tutoreek aukeratuta. DBHn ere derrigorrezkoa izango da Erlijioa edo “Balio etikoak” ikastea, ikasgai espezifikoen barruan.