Gizartea -

GARAIPENA

Bihar 18:00etan egingo diote harrera-ekitaldia Surne Bilbao Basketi

Aurrena, Juan Mari Aburto alkateak eta Udalbatzak harrera egingo die Udaletxean jokalariei eta talde teknikoari, eta, ondoren, autobusez Foru Aldundiaren etxera joango dira.

Aburto: ''Bilbao Basket omentzeko ospakizunak ostiral arratsaldean izango dira, Udaletxean''

1:18

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FIBA Europa Kopako finala irabazi eta bi egunera, ostiralean, egingo diote harrera Surne Bilbao Basket saskibaloi taldeari, Bizkaiko hiriburuan. Jokalari eta zuzendaritzako kideek Bilboko udaletxean egingo dute lehen geldialdia, 18:00etan, eta ondoren, 19:00etan, Bizkaiko Foru Aldundira joango dira.

Aita santuaren heriotzagatik Espainiako Gobernuak ezarritako hiru eguneko doluak eragotzi du ospakizunak lehenago egin ahal izatea.

Bilbao Basketen lehen titulua ospatzeko ekitaldiak 18:00etan hasiko dira Bilboko udaletxean. Juan Mari Aburto alkatea buru dela, harrera egingo diete jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideei. Ondoren, udaletxeko balkoira irtengo dira garaikurra jendearekin partekatzeko.

Handik autobusera igo eta 19:00etan Bizkaiko Foru Aldundira joango dira Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiarekin eta gainerako foru ordezkariekin elkartzeko. Ekitaldia amaitutakoan, jokalariak foru etxearen balkoira aterako dira.

Bilbao Basketek garaipena ospatzera animatu ditu Bilboko eta Bizkaiko zaleak. Are gehiago, Udaletxetik Aldundirako bidean autobusarekin batera joatera gonbidatu ditu herritarrak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Gizartea Bilbao Basket Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia