Gizartea -

GERTAERA

Gizon bat hil da Gasteizen, dorre elektriko batetik erorita

Segurtasun Sailak zehaztu duenez, zenudtakoa zazpi metrotik erori zen, metala mozten ari zela deskarga batek jota.

Ezbeharra gertatu den lekua. EITB
Ezbeharra gertatu den lekua. EITB

Ezbeharra gertatu den lekua. EITB

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

55 urteko gizon bat hil da bart Gasteizen, goi-tentsioko dorre batetik erorita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertaera atzo izan zen, 23:00 aldera, Gasteizko Goikolarra auzoko enpresa baten barruan.

Ordu horretan, pertsona batek larrialdi-zerbitzuei deitu zien, ohartarazteko gizon bat dorre elektriko batetik erori zela, eta, ondorioz, ertzainak eta laguntza-zerbitzuak bertaratu ziren.

Iritsitakoan, jarduerarik gabeko enpresa baten hesia indarrez irekita zegoela ikusi zuten, eta barruan bi gizon zeuden, horietako bat lurrean etzanda, dorre elektriko baten ondoan.

Dirudienez, zauritua zazpi metroko altueratik erori zen, metala mozten ari zela deskarga batek jota, aipatu iturrien arabera.

Osasun-zerbitzuak zauritua suspertzen saiatu ziren, baina azkenean hil egin zen, lesioak oso larriak zirelako.

Ertzaintzak ikerketa abiarazi du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak