Gizartea -

Gertaera

Irunen hil den gizonezko baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutako ikertzeko. Biktima Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute.

Gertaera goizaldeko ordu biak aldera izan da, Cipriano Larrañaga kalean. Argazkia: EFE
Gertaera goizaldeko ordu biak aldera izan da, Cipriano Larrañaga kalean. Argazkia: EFE

Gertaera goizaldeko ordu biak aldera izan da, Cipriano Larrañaga kalean. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza gaur goizaldean Irunen izan den gizonezko baten heriotza ikertzen ari da. Antza denez, beste pertsona batek eraso egin dion hildakoari.

Gertaera goizaldeko ordu biak aldera izan da, Cipriano Larrañaga kalean. Hainbat herritarrek Colon pasealekuan zegoen patruila bat ohartarazi dute, lurrean gizonezko bat zegoela eta. Dirudienez, beste pertsona batek eraso egin dio.

Konorterik gabe aurkitu dute ertzainek gizonezkoa. Anbulantzia gerturatu da, baina osasun langileek ezin izan dute suspertu.

Ertzaintzak, Irungo udaltzaingoarekin elkarlenean, ikerketa abiatu du gertatutako ikertzeko. Biktima Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak