Gizartea -

EZBEHARRA

Emakume bat ospitaleratu dute Iruñean, sute batean kea arnasteagastik

16:00ak aldera piztu da sua Milagrosa auzoko etxebizitza batean. Handik ordubetera lortu dute suhiltzaileek sutea itzaltzea eta eraikin osoa aireztatu dute ondoren.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

64 urteko emakume bat intoxikatu da gaur arratsaldean Iruñeko La Milagrosa auzoko Irati ibaia kaleko 11. atariko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik.

Larrialdi zerbitzuetatik jakitera eman dutenez, 16:03 aldera jaso dute sutearen abisua eta berehala bertaratu dira suhiltzaileak.

Sutea bigarren solairuko etxebizitzaren bi logelatara zabaldu da. 17:00etarako itzali dute suhiltzaileek sua eta eraikina aireztatu dute.

Iruñeko Udaltzaingoa ere bertaratu da eta larrialdi zerbitzuek emakume bat artatu dute lekuan bertan. Ondoren, ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak