Gizartea -

Gipuzkoa

Gaur irekiko dituzte Irungo Oiasso Museoko erromatar termak

Asteburu osoan zehar, bisita gidatuak egongo dira. Sarrerak doakoak izango dira, bai museokoak eta baita termetakoak ere. Sartu aurretik, baina, bisitariek txartel bat eskuratu beharko dute museoaren webgunean.

Irungo Oiasso Museoa. Argazkia: Gerardo Garcia Gonzalez
Irungo Oiasso Museoa

Irungo Oiasso Museoa. Argazkia: Gerardo Garcia Gonzalez

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1996an deskubritutako Irungo terma erromatarrak gaur irekiko dituzte. Oiasso Museoaren eskaintza kulturalaren parte izango dira.

Horretarako, irekiera ekitaldi instituzionala egingo dute arratsaldean, eta, besteak beste, hauek izango dira bertan: Irungo alkate Cristina Laborda; Turismo, Merkataritza eta Kontsumorako sailburu Javier Hurtado; Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolakuntzarako diputatu Azahara Dominguez, eta Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatu Goizane Alvarez, baita Jaime Rodriguez Salisen —Arkeolanen sortzaile eta Oiasso Museoaren bultzatzailea izan zen— familia ere.

17:00etan egingo dute inaugurazioa, bisita gidatu batekin, eta asteburuan (apirilaren 12an eta 13an) ere izango da termak ikusteko aukerarik. Sarrerak doakoak izango dira, bai museokoak eta baita termetakoak ere. Sartu aurretik, baina, bisitariek txartel bat eskuratu beharko dute museoaren webgunean.

Termak, ageriko altxorrak

3.500.000 milioi euroko aurrekontua bideratu dute terma erromatarretara. Diru horrekin, museoaren eraikina handitu dute. Hain zuzen ere, espazio berri bat zabaldu dute, museoa eta termak lotzen dituena, eta hondakinen gainetik doan pasabide metaliko batekin egin dute bidea.

Bestalde, digitalizazio prozesu betean sartu da museoa, eta beste zenbait neurri ere hartu dituzte Irun Helburu Turistiko Inteligentea izan dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Kultura Irun Albisteak Museoak