Gizartea -
Araba
Motozale bat hil da Guardian izandako istripu batean
Ezbeharra 18:15ean gertatu da, A-124 errepidean, Logroñorako noranzkoan. Larrialdi zerbitzuak motor-gidaria suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
EITB Media
Gizonezko bat hil da gaur arratsaldean A-124 errepidean, Guardian (Araba), Logroñorako noranzkoan, izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. 56 urteko hildakoa Guardiakoa zen.
18:15 aldera, A-124 errepidetik zihoan motor batek istripua izan du Guardian, Logroñorako noranzkoan.
Bertaratutako larrialdi zerbitzuak eta osasun-langileak motozalea suspertzen saiatu dira, bizkortzeko maniobren bidez, baina ezin izan dute ezer egin.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.