Gizartea -

EZBEHARRA

Bi haur zauritu dira Baionan, zirku ikuskizun bat hasi aurretik izandako sutean

8 urteko neskato bat eta 5 urteko mutiko bat Baionako ospitalera eraman dituzte, zaurituta. 16:30eko azken funtzioa hasi baino lehentxeago gertatu da istripua.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi haur zauritu dira gaur arratsaldean, Baionan, zirku ikuskizun bat hasi baino pixka bat lehenago gertatu den ezbeharrean.

Su-ontzi batekin izandako istripuak erredurak eragin dizkie 8 urteko neskato bati eta 5 urteko mutiko bati, eta Lapurdiko hiriburuko ospitalera eraman dituzte. Sudouesten arabera, neskatoak zauri larriagoak ditu mutikoak baino. EITBk jakin ahal izan duenez, Frantziako Tolosako ospitalera lekualdatu dute neskatila.

Istripua 16:30 aldera gertatu da, Mousserolles parkean jarrita dagoen karpan. Le Bruit konpainiak duela 10 bat egun jarri zuen karpa bertan, eta gaur arratsaldean azken emaldia prestatzen ari zela gertatu da istripua. Bertan behera geratu da zirkuaren ikuskizuna.

Lehen ikerketen arabera, likido sukoi batek eta aire zabaleko su-putzu batek izandako kontaktuak eragin du leherketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Suteak Baiona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurdi