Gizartea -
TRAFIKO ISTRIPUA
Motor-gidari bat larri zauritu da A64 autobidean, Mugerretik gertu
30 urte inguruko gidaria larri eraman dute Baionako ospitalera. Antza denez, auto batekin izan du istripua motozaleak.
EITB MEDIA
30 bat urteko gizon bat larri zauritu da gaur arratsaldean, motorrarekin istripua izanda, A64 autobidean, Mugerre udalerrirako sarreratik gertu.
Sudouestek jakitera eman duenez, auto batekin izan du istripua, eta talka larria izan da. Dirudienez, autoak motorra jo du.
Suhiltzaileak bertaratu behar izan dira, eta osasun-langileek larri zauritura eraman dute motor-gidaria Baionako ospitalera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea