Gizartea -

EGURALDIA

Udaberri giroa nagusituko da, 20 ºC-tik gorako tenperatura maximoekin

Ez omen dugu euririk izango, eta astearen hasieran zeru urdinez gozatu ahal izango da.

Mundaka. Argazkia: Victor Uriarte
Mundaka. Argazkia: Victor Uriarte

Mundaka. Argazkia: Victor Uriarte

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirileko bigarren astean udaberri giro betea nagusituko da, tenperatura maximoak 20 ºC-tik gorakoak izango dira eta zerua urdin ikusiko da.

Astelehenean, giro eguzkitsua izango da nagusi hegoaldean, egunaren hasieran zenbait tokitan lainoguneak agertuko diren arren. Egunaren lehenengo partean, iparraldean, zerua hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin, baina hodei gutxi batzuk izan litezke eguerditik aurrera. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, egunaren hasieran mendebaldeko ukituarekin; egunaren erdialdeko orduetan, iparretik jo eta indartu egingo da. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango; maximoak pixka bat igo daitezke barnealdean.

Asteartean, eguzkitsu egongo da eskualde guztietan, eta tenperaturek gora egingo dute. Ia oskarbi egongo da: egunsentian behe-lainoa sortuko da, eta baliteke egunaren amaierarako goi-hodei batzuk agertzea. Haizea eztiro ibiliko da: norabide aldakorrekoa izango da, orokorrean, eta kostaldean, ekialdekoa. Baliteke tenperatura minimoak zertxobait jaistea, baina maximoek gora egingo dute, eta leku gehienetan 20 ºC-tik gora ibiliko dira.

Asteazkenean udaberri giroak gure txokoetan jarraituko du, baina zerua ez da hain garbi egongo; hasieran, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak sartuko dira eta arratsaldean bero-hodei batzuk sortuko dira. Hala ere, ateri eutsiko dio eta giroa eguzkitsua izango da. Arratsaldean haizeak ipar ukitua hartuko du. Tenperatura minimoak igo egingo dira eta maximoak apur bat jaitsiko dira.

Ostegunean antzeko joerarekin jarraituko du eguraldiak, eguzkitsu eta freskoago.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak