Gizartea -
Istripu larria Nafarroan
Emakume bat hil eta bi zauritu dira Lerinen izandako trafiko-istripu larrian, ibilgailua errepidetik aterata
Ezbeharra 17:00etan gertatu da, NA-122 errepidean. Hildakoa kopilotu zihoan errepidetik atera den ibilgailuan, eta zauritutako bi pertsonak gidaria (48 urte) eta ibilgailuaren atzealdean zihoan bidaiari bat dira.
Agentziak | EITB Media
Emakume bat hil da gaur, 17:00etan, NA-122 errepideko 17. kilometroan, Lerinen (Nafarroa) izandako istripu batean. Bi emakume zauritu dira ezbeharrean.
Hildakoa kopilotu zihoan errepidetik atera den ibilgailuan, eta polizia-iturriek jakinarazi dutenez, zauritutako bi pertsonak 48 urteko gidaria eta ibilgailuaren atzealdean zihoan bidaiari bat dira.
Osasun-langileak eta Foruzaingoa bertaratu dira. Foruzainak ikerketaz arduratuko dira.
Azken egunetan Nafarroako errepideetan izandako istripuetan hil den hirugarren pertsona da. Igandean 81 urteko gizon bat hil zen Lodosan izandako ezbehar batean eta asteartean 63 urteko txirrindulari bat, Etxaurin.