Gizartea -

PLANA

Osakidetzak % 66,6 murriztu du 180 egunetik gorako itxaron-zerrenda

Kirurgia-denborak 60 egunetik behera mantendu ditu, eta kontsulta espezializatuetarako eta proba diagnostikoetarako itxaronaldiek ere beheranzko bidean jarraitzen dute.

Osakidetzako osasun zentro bat. Artxiboko argazkia: EITB Media
Osakidetzako osasun zentro bat. Artxiboko argazkia: EITB Media

Osakidetzako osasun zentro bat. Artxiboko argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak % 66,6 murriztu du 180 egunetik gorako ebakuntzetarako itxaron-zerrenda. 2024ko martxoan 435 paziente zituen eta aurtengo egun berean 153 izatera igaro da. Beherakada handi hori gorabehera, kirurgia baterako batez besteko itxaronaldia 56,4 egunekoa da, eta, hortaz, azken hilabeteetako joera sendotu egin da.

Arreta espezializatuari dagokionez, kontsulta baterako itxaronaldia 52,43 egunera murriztu da, eta nabarmen hobetu da aurreko urtearekin alderatuta, iaz 70,25 egunekoa baitzen. Proba osagarrietarako itxaronaldiak ere 45 egunen azpitik jarraitzen du (35,27 egun batez beste).

Osasun Sailak adierazi du joan den urteko uztailean abian jarritako planari lortu direla aurrerapenok, bai kirurgian, bai kontsultetan (60 egunetik baino gutxiago itxaron behar da orain) bai eta proba diagnostikoetan ere.

Beste datu positibo bat da erresonantzia magnetikoetarako itxaron-zerrendak ere murriztu egin direla. Abendutik, egiteke zeuden proben kopurua 42.071tik 38.527ra jaitsi da, eta azken bi hilabeteetan are gehiago murriztu da.

Lurraldeka, Araban eta Bizkaian etengabe egin dute behera martxora arte, eta Gipuzkoan, berriz, otsailean eta martxoan erradiodiagnostikoko ekipo batek akats tekniko bat izan du eta horrek beherakada etetea ekarri du. Berogailu-hodi baten hautsi da, eta, ondarioz, uholde bat izan zen. Hori dela eta, itxaronaldia pixka bat handitu da. Hala ere, arratsaldeko txanda indartu dute Amarako osasun-zentroan, kalte ahalik eta txikiena eragiteko.

Emaitza horiekin, Osakidetzak aurrera egiten dabil osasun-arretako atzerapenak murrizteko eta herritarrek zerbitzu espezializatuetarako duten sarbidea hobetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak