Gizartea -

ISTRIPUA

Pertsona bat larri zauritu da Bilboko Erriberako Merkatu alboan tranbiak harrapatuta

Bere onera etorri denean, biktima Basurtuko Ospitalera eraman dute, bertan artatu dezaten.

Istripua Bilboko tranbian. Argazkia: EITB
Istripua Bilboko tranbian. Argazkia: EITB

Istripua Bilboko tranbian. Argazkia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat larri zauritu da gaur goizean Bilbon, tranbiak harrapatuta, Erriberako Merkatutik gertu. Istripuak Atxuri eta Arriaga Antzokiaren arteko zerbitzua etetea eragin du.

52 urteko gizon bat da biktima.

Gertaera 08:50 aldera izan da. Une horretan, larrialdi-zerbitzuak —udaltzainak eta osasun-langileak barne— berehala bertaratu dira. Biktimak kolpea hartu du buruan, eta bertan artatu dute. Basurtuko Ospitalera eraman dute, bere onera etorrita eta hitz egiteko gai zela.

Istripuaren ondorioz, tranbiaren zerbitzua aldi baterako etenarazi dute Atxuri-Arriaga zatian, eta zenbait gorabehera eragin ditu hiriko garraioan. Dagoeneko berriz ezarri dute trafikoa inguru horretan.

Azken urtean, bi pertsona hil dira antzeko istripuetan. Horietako bat Erriberan gertatu zen: oinezko batek bidea gurutzatu zuen, konboia iritsita zegola ohartu gabe. Beste kasu batean, 59 urteko turista bat hil zen Guggenheim museotik gertu zegoen tranbia batek harrapatuta.

Bi-bietan, Udaltzaingoaren txostenek zehaztu zuten erantzukizuna oinezkoena izan zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bilboko tranbia