Gizartea -
Trafiko istripua
81 urteko gizon bat hil da eta emakume bat zauritu Lodosan izandako trafiko istripu batean
Gizonak gidatzen zuen ibilgailua bidetik atera da, NA-134 errepidean zihoazela, Lodosa parean, eta ezponda batetik erori da. Emakumea helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
EITB Media
81 urteko gizon bat hil da eta 74 urteko emakume bat zauritu da gaur arratsaldean Na-134 errepidean, Lodosa parean izandako trafiko istripu batean.
Gizonak gidatzen zuen ibilgailua bidetik atera da, eta ezponda batetik erori da.
Gidaria tokian bertan hil da, eta haren alboan zihoan emakumea helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, zaurituta.
Atestatua ireki dute istripua zer dela eta gertatu den argitzeko.