Gizartea -

GIPUZKOA

Emakume gazte bat hil da auto-istripuz Getarian, N-634 errepidean

Ezbeharrean gizon bat ere zauritu da, eta ospitalera eraman dute. Errepidea erabat itxi behar izan dute, eta 09:10ean ireki dute berriro.

Getarian istripua izan duen autoa. Argazkia: EITB
Getarian istripua izan duen autoa. Argazkia: EITB

Emakume gazte bat hil eta gizonezko bat zauritu da Getarian izandako istripu batean

0:34

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil eta gizon bat zauritu da N-634 errepidean, Getarian (Gipuzkoa), izandako auto-istripu batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hildakoa kopilotuaren aulkian zihoan, eta Segurtasun Sailak "gaztea" dela besterik ez du esan, oraingoz. Osasun langileak iritsi direnerako, hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin. Gidaria, berriz, ospitalera eraman dute, zaurituta.

Ezbeharra 06:30ean izan da, eta, hori dela eta, errepidea erabat itxi behar izan dute puntu horretan, errepidearen 25. kilometroan. 09:10ean ireki dute berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Getaria Trafiko istripuen biktimak