Gizartea -

Trafikoa

Supersurreko Trapagarango zubibidea konpontzeko lanek gorabeherak eragingo dituzte

Lau fasetan banatuko dira lanak, eta abendura arte iraungo dute, nahiz eta tartean geldialdiak izango diren trafiko handieneko garaietan zirkulazioa ahal den gutxien oztopatzeko.

Supersur sahiesbidearen artxiboko irudia. Argazkia: EITB MEDIA
Supersur sahiesbidearen artxiboko irudia. Argazkia: EITB MEDIA

Supersurreko zubi bat konpontzeko lanek abendura arte iraungo dute

0:43

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Supersur izenaz ezagutzen den Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen Trapagarango zubibidean pieza bat apurtu denez, bypass bat egingo dute zirkulazioan hilabete batzuetan, abendura arte izango baitira konponketa lanak egiten. Lanek 850.000 euroko aurrekontua dute.

Bizkaiko Aldundiak jakitera eman duenez, 35 metroko pieza bat apurtu da zubian, eta hori ordezkatzeko lanek luze joko dute, abendura arte gutxienez.

Lanak lau fasetan banatuko dituzte, eta tarte batean bypassa egingo dute zirkulazioan, baina lanak etengo dituzte trafiko handieneko garaietan ibilgailuen joan-etorriak errazteko.

Bypassa maiatzean egingo dute, eta Ezkerraldera joateko irteera itxita egongo da. Uda igaro ondoren, lanek Kantabriarako noranzkoan bakarrik izango dute eragina, eta azarotik aurrera, Ezkerraldera joateko erabili ohi diren erreiei eragingo diete.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Bizkaiko Foru Aldundia Supersur