Gizartea -
Jazarpena sareetan
Gazte bizkaitar batek mehatxuak eta irainak jasan ditu, Kantabriako erasotzaileekin nahastu dutelako
Lau adingabe ikertzen ari dira, Santanderreko Torres Quevedo institutuko ikaskide bat, desgaitasuna duen ikasle bat, jazartzeagatik. Kasualitatez, Kantabriako erasotzaileetako baten izen-abizen berdinak ditu 19 urteko gazte bizkaitarrak.
EITB Media
VOST Euskadik salatu duenez, 19 urteko gazte bizkaitar bat jazartzen, iraintzen eta mehatxatzen ari da sareetan.
Kasualitatez, Kantabriako erasotzaileetako baten izen-abizen berdinak ditu bizkaitarrak. Lau adingabe ikertzen ari dira, Santanderko Torres Quevedo institutuko ikaskide bat, garuneko paralisia duen ikasle bat, jazartzeagatik.
VOST Euskadi elkarteak azpimarratu du euskal gaztearen "bizitza nahasten" ari direla, eta "errespetua" eskatu du.
Gainera, elkarte horrek gogorarazi duenez, "mehatxuak delitu dira", eta "irainak eta kalumniak delitu gehiago dira akusatutako pertsona errugabea denean".
Kantabriako Adingabeen Fiskaltzaren esanetan, erkidego horretan gertatutakoa ustezko lesio-delitu edo tratu txar eta diskriminazio-delitu gisa ikertzen ari da.
Biktimaren familiak martxoaren bigarren aste inguruan salatu zituen gertakariak, eta adierazi zuen lau ikaskidek semea eskolan jazartzen zutela.
Dozenaka pertsona bildu dira gaur ikastetxe horren atarian biktimarentzat justizia eskatzeko.