Gizartea -
Udako ordutegia
Hemen da udako ordutegia: goizaldean ordua aldatuko da
Ordulariak ordubete aurreratu beharko dira, eta 02:00etan 03:00ak izango dira. Horrela, ordubete beranduago argitu eta ilunduko du.
EITB MEDIA
Larunbatetik iganderako gauean, martxoaren 29tik 30erako gauean, ordua aldatu beharko da. Udako ordutegia sartuko da indarrean, eta 02:00etan 03:00ak izango dira. Horrela, ordubete beranduago argitu eta ilunduko du.
Europar Batasunak zehazten ditu estatu kide guztientzat udako ordutegia hasteko eta amaitzeko egunak. Europako Batzordearen azken jakinarazpena 2021ean eman zuten. Orduan zehaztu zuten 2026ra arte martxoko eta urriko azken asteburuetan egin behar zela ordu-aldaketa.
Indarrean dagoen araudiaren arabera, urriaren 26ra arte izango da indarrean udako ordutegia.