Gizartea -

Trafikoa

Zabaldu dute A-15 errepidea, bi noranzkoetan, furgoneta batek izan duen istripuaren ondoren

Ibilgailua kendu eta errepidea garbitu ondoren, errepidea zabalik gelditu da eta sortutako auto-ilarak gutxitzen hasi dira. Istripuak ez du zauriturik eragin.

Istripua izan den inguruko mapa. Argazkia: Segurtasun Saila.
Istripua izan den inguruko mapa. Argazkia: Segurtasun Saila.

Istripua izan den inguruko mapa. Argazkia: Segurtasun Saila.

eitb

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Furgoneta batek istripua izan du A-15 errepidean Berastegi (Gipuzkoa) inguruan eta irauli egin da.

Errepidea erabat itxita egon da hainbat orduz bi noranzkoetan eta 18:50ak aldera zabaldu dute, ibilgailua kendu eta galtzada garbitu dutenean. 

Istripuan ez da inor zauritu, baina auto-ilarak sortu dira. Errepidea zabaldu ondoren trafikoa bere onera joaten hasi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Nafarroa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa