Gizartea -
BIZKAIA
Bizkaiko tanatorioetan errespontsuak egitea eskaintzen duen abade faltsu bat atzeman du Bilboko Elizbarrutiak
Kerman Lopez bikario nagusiak azaldu duenez, Bilboko Elizbarrutiak tanatorioak jakinaren gainean jarri ditu, zerbitzu hori eskatzen duten familiei informazioa helarazi diezaieten.
EITB Media
Bilboko Elizbarrutiak jakitera eman duenez, Bizkaiko tanatorio batzuetan errespontsuak egitea eskaintzen duen apaiz faltsu bat atzeman dute.
Kerman Lopez bikario nagusiak ohar batean azaldu duenez, Bilboko Elizbarrutiak tanatorioak jakinaren gainean jarri ditu, zerbitzu hori eskatzen duten familiei informazioa helarazi diezaieten.
Dena den, gotzaitegiko zerbitzu juridikoek erabaki dute salaketarik ez jartzea, "intrusismo profesional edo erlijio-askatasunaren kontrako delitu moduan katalogatzea zaila baita".
Bilboko Elizbarrutiak tanatorioetan zerbitzua ematen du, eta 100 euro kobratzen ditu. Elizbarrutiko lau kidek dute horren ardura, eta, behar izanez gero, lau kide gehiagok indartzen dute zerbitzua. Horiek guztiek doluaren gaineko prestakuntza jaso dute eta gotzainaren enkargua daukate.