Gizartea -

EKLIPSEAK

2025eko lehen eguzki eklipse partziala: Larunbatean izango da, eta Euskal Herritik ikusiko da

Eguzki eklipse partzialak ia lau ordu iraungo du (213 minutu), Ozeano Atlantikoan hasi (Maroko eta Mauritania) eta Artikoan eta Siberia iparraldean (Errusia) amaituko da. Ondoen 11:46an ikusiko da.

Eguzki eklipsea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Eguzki eklipsea, artxiboko irudi batean

Eguzki eklipsea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren larunbatean eguzki eklipse partziala ikusi ahal izango da Euskal Herritik. Eklipsea Europako zati handi batean, Afrikako ipar-mendebaldean, Errusia iparraldean, Groenlandian, Artikoan, Ozeano Atlantikoaren iparraldean eta Ameriketako Estatu Batuetan ikustea izango da.

Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean pasatzen denean gertatzen da eguzki eklipse osoa, Ilargiak guztiz ezkutatzen baitu Eguzkia Lurretik ikusita. Kasu honetan, ordea, eklipsea partziala izango da, Ilargiak ez baitu Eguzkia erabat ezkutatuko, hau da, planeta ez da zehazki izarrarekin lotzen duen lerroaren artean kokatuko.

Eguzki eklipse partzialak ia lau ordu iraungo du (213 minutu), Ozeano Atlantikoan hasi (Maroko eta Mauritania) eta Artikoan eta Siberia iparraldean (Errusia) amaituko da.

Eklipsearen momentu gorena Euskal Herrian 11:47 direnean gertatuko da, Kanadatik gertu, eta 0,933ko magnitudea izango du gehienez, Espainiako Astronomia Behatokiak emandako datuen arabera.

Euskal Herrian eklipseak % 30eko magnitudea izango du gehienez. Ikusgarritasun handieneko ordua eguerdi aurretik izango da, 11:46an.

2025an bi eklipse gehiago izango dira: ilargi eklipsea, irailaren 7an, eta eguzki eklipse partziala, irailaren 21ean.

Eguzki eklipsea ikusteko neurriak

Eguzki eklipse partziala baldin bada ere, ez zaio begi hutsez edo eguzkitako betaurrekoekin Eguzkiari begiratu behar. Halaber, ez dira erabili behar horretarako prestatuta ez dauden eta eguzki-iragazkirik ez duten kamerak, teleskopioak edo prismatikoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientziaren hedapena Eguzki eklipseak Zuberoa Astronomia Lapurdi Nafarroa Beherea