Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari etxean eraso egin eta atxikitzeagatik
Gasteizko Udaltzaingoak 32 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekidea etxean jo eta atxiki omen zuelako, alaba adingabearen aurrean.
Agentziak | EITB MEDIA
Gasteizko udaltzainek 32 urteko gizon bat atxilotu dute, bere etxean bikotekidea etxean jo eta atxiki omen zuelako, alaba adingabearen aurrean.
Gertakariak asteazken goizeko hamaikak aldera izan ziren. Emakume batek Udaltzaingoaren zentralera deitu zuen laguntza eske, bikotekideak eraso egin ziola eta etxean atxikita zeukala esanez.
Antza denez, deia egin baino minutu batzuk lehenago eztabaida bat izan zuten, eta gizonak eraso egin zion emakumeari, alabaren aurrean.
Bien adierazpenak eta biktimak zituen lesioak ikusita, poliziek ustezko erasotzailea atxilotu zuten.