Gizartea -

NAFARROA

Tuterako eta Ribaforadako bi nekazari hil omen zituen gizona atxilotu dute Frantzian

Ribaforadan eta Tuteran bi gizonezko hil zituzten arma zuriz 2023ko urte amaieran, eta Lleidan beste bat hil zuten, antzera, urtarrilaren hasieran. Hilketa horien egilea delakoan gizon bat atxilotu du Frantziako Poliziak, Beziers udalerrian.

Atxiloketaren unea Beziers udalerrian (Frantzia). Irudia: Guardia Zibila
Atxiloketaren unea Beziers udalerrian (Frantzia). Irudia: Guardia Zibila

Atxiloketaren unea Beziers udalerrian (Frantzia). Irudia: Guardia Zibila

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan bi nekazari eta Lleidan hirugarren bat hil omen zituen gizona atxilotu du Frantziako Poliziak.

Ikerketaren gertuko iturrien arabera, pasa den asteartean atxilotu zuten Beziers udalerrian, urtebete inguru iraun duen Espainiako Poliziaren, Guardia Zibilaren eta Esquadra Mossoen ikerketaren ondotik.

Tuteran eta Ribaforadan bi pertsona hil zituzten arma zuriz 2023ko azaroaren 22an eta abenduaren 21ean, hurrenez hurren, eta Lleidako Vilanova de la Barca herrian beste gizon bat hil zuten, antzera, 2024ko urtarrilean

Hiru hilketek elkarren antza daukate: nekazaritza-eremuetan egin ziren, hildakoek 68 urtetik gora zituzten eta arma zuriz edo nekazaritzako tresnekin egin zituzten hilketak. Dena dela, Lleidako Vilanova de la Barca udalerrian Ribaforadako bizilagunaren autoa aurkitu izanak eraman zituen ikertzaileak hiltzailea pertsona bakar bat zela pentsatzera.

Ustezko hiltzaileak hirugarren biktimaren autoan ihes egin zuten Kataluniatik Frantziara. Geroztik haren bila aritu dira, harik eta pasa den urtarrilean Frantziako Poliziak Beziers udalerrian aurkitu zuen arte.

Kasuaren gertuko iturrien arabera, atxilotuak (Marokon jaioa) aurrekariak ditu jihadismoagatik, eta aurrez bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten Estatu Islamikoarekin Sirian borrokatu nahi izateagatik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Nafarroako albisteak Tutera bideoak Frantzia berriak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Nekazaritza albisteak Erailketak