Gizartea -

TRAFIKOA

Errei bat zabalik eta txandakako zirkulazioa GI-627 errepidean Leintz Gatzagan, lur-jausi bat izan ondoren

Goizean, zirkulazioa eten egin dute bi noranzkoetan, eta eskatu dute trafikoa GI-3310 errepideara bideratzea.

Luizia Leintz Gatzagan. Irudia: EITB
Luizia Leintz Gatzagan. Irudia: EITB

GI-627 errepidea moztuta dago Leintz Gatzagan, luizi baten ondorioz

0:40

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GI-627 errepidea, Leintz Gatzaga parean, erabat itxi behar izan dute goizean lur-jausi baten ondorioz. 17:30 aldera errei bat zabaldu eta txandakako zirkulazioa ezarri dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, luizia 07:40an izan da, eta, hasiera batean, GI-627 errepidea itxi dute Gasteizerako noranzkoan.

Ondoren, eta beste lur-jausi batzuk izateko arriskua dela eta, zirkulazioa eten egin da bi noranzkoetan, eta alternatiba gisa GI-3310 errepidea erabiltzea gomendatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak