Gizartea -

Ertzaintza

Lau pertsona atxilotu dituzte Donostian, adingabe bat hiltzen saiatzea egotzita

Martxoaren 13an, adingabe bati arma zuriz eraso zioten Egia auzoan, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Atxilotuetako bi ere adingabeak dira. Adin nagusiko bi atxilotuak espetxeratu dituzte dagoeneko.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru gizon —horietako bat, adingabea— eta emakume adingabe bat atxilotu ditu Gipuzkoako hainbat herritan, martxoaren 13an Donostian adingabe bat hiltzen saiatzea leporatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, adin nagusiko bi atxilotuak espetxeratu dituzte, eta, adingabeak, berriz, Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dituzte.

Martxoaren 13an, 16:00ak aldera, adingabe bati arma zuri batekin eraso zioten Donostiako Egia auzoan. Besoan eta bizkarrean zituen lesioen ondorioz, Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan zuten.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen berehala, eta lau pertsona atxilotu zituen. Atxiloketak joan den astean egin ziren, Gipuzkoako hainbat herri eta hiritan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Donostia Unibertsitate Ospitalea