Gizartea -

TRAFIKOA

Pertsona bat hil da Zumarragan, gidatzen zuen autoarekin baserri baten aurka jota

Ibilgailuak su hartu du eta gidaria barruan harrapatuta gelditu da.

Ezbeharra GI-2632 errepidean, Eitzaga parean, jazo da. Argazkia: EITB MEDIA
Ezbeharra GI-2632 errepidean, Eitzaga parean, jazo da. Argazkia: EITB MEDIA

Zumarragan hildako gidari baten istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira

0:31

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-gidari bat hil da gaur goizean Zumarragan, gidatzen ari zen autoa bidetik atera eta baserri baten aurka jota.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 09:20 aldera gertatu da, GI-2632 errepidean, Eitzaga parean, Ezkio-Itsasora bidean.

Talkaren ondorioz, ibilgailuak su hartu du eta gidaria barruan harrapatuta gelditu da.

Ikerketa abiatu dute istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Zumarraga Albisteak Trafiko istripuen biktimak