Gizartea -

BIZKAIA

Bertan behera utzi dituzte Getxoko uretan pertsona bat bilatzeko lanak

Astelehen goizean berrekin diete bilaketa lanei, ustez Arrigunaga hondartzaren parean flotatzen ikusi zuten gorpua aurkitzeko asmoz.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi Zerbitzuak eta Gurutze Gorria pertsona baten bila aritu dira Getxoko uretan, Arrigunaga hondartza eta itsaslabarraren artean, atzo lekuko batek gorpu bat uretan ikusi zuela abisua eman zuen eta. Dena den, ez dute ezer aurkitu, eta salaketarik ere ez dagoenez, bertan behera utzi dituzte bilaketa-lanak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, herritar batek ikusi zuen hilotza eta larrialdi zerbitzuetara deitu zuen.

Abisua jaso ondotik, Ertzaintzak eta Gurutze Gorriak bilaketa operatiboa abiatu zuten, airez (helikoptero bat) eta itsasoz.

23:00etan bertan behera utzi zuten, eta gaur 08:00etan berrekin diete bilaketa-lanei. Hala ere, salaketa ofizialik ez dagoenez, gaur goizean bilaketak amaitzea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo bideoak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Arrigunaga hondartza