Gizartea -

Trafiko istripua

Motoziklista bat helikopteroz ebakuatu dute Bermeon istripua izan ostean

Istripua 11:12 aldera gertatu da, moto baten eta auto baten artean, Bi-631 errepidean. Osasun-langileak bertaratu dira, eta zauritua bertan artatu dute hasieran, baina Osakidetzaren helikoptero batean eraman dute gero Galdakaoko ospitalera.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motoziklista bat helikopteroz eraman dute Galdakaoko ospitalera, Bi-631 errepidean, Bermeo parean, auto batekin istripua izan ostean.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 11:12 aldera gertatu da, Bi-631 errepideko 31. kilometroan.

Osasun-langileak bertaratu dira, eta zauritua bertan artatu dute hasieran, baina Osakidetzaren helikoptero batean eraman dute gero Galdakaoko ospitalera.

Ertzaintzak zirkulazioa eten du bi noranzkoetan, eta auto-ilara txikiak sortu dira, baina trafikoa bere onera itzuli da berehala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bermeo Motoziklismoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Galdakao-Usansolo Ospitalea