Gizartea -

Manifestazioa

Bioaniztasuna mehatxupean duten makroproiektu energetikoak gelditzeko eskatu dute Gasteizen

Manifestu bateratu batean, elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.

Manifestazioa Gasteizen. Argazkia: Euskal Herria Bizirik plataforma
Manifestazioa Gasteizen

Makroproiektuen kontrako aldarria ozen entzun da Gasteizen

0:42

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun bildu dira, bioaniztasunarentzat eta landa eremuentzat mehatxu diren parke eoliko eta fotovoltaikoen makroproiektuen aurka eta lurraren alde, 150 elkartek Gasteizen larunbat honetarako deitutako manifestazioan.

Euskal Herria Bizirik plataformak deituta, hirigunea zeharkatu dute manifestariek, "Euskal Herria ez dago salgai. Lurraren defentsan" leloa zeraman pankartaren atzean.

Manifestu bateratu batean, elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.

Halaber, manifestariak erakundeen aurka agertu dira, "enpresen etekinak herritarren ongizatearen aurretik" jartzen ari direla iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Manifestazioak Enpresaburuak Nekazaritza Energia