Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute EAEn euriagatik, astelehen osorako

00:00etatik 24:00etara egongo da aktibo abisu horia, metro koadroko 60 litro pila daitezkeelako. Elur-kota 1.000-1.300 metroren bueltan kokatuko da.

Laino beltzak eta artalde bat. Argazkia: Iñaki Zenitagoia
Laino beltzak eta artalde bat

Laino beltzak eta artalde bat. Argazkia: Iñaki Zenitagoia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizeak atseden eman digun honetan, euria dugu mehatxu; izan ere, astelehenean abisupean egongo da Euskadi. Euskalmetek iragarri duenez, 00:00etatik 24:00etara abisu horia ezarriko dute, euria egingo baitu eten barik. Metro koadroko 60 litro inguru pila daitezke.

Aurretik, igandean, egunaren bigarren zatian egingo du euri gehien. Haizeak mendebaldetik joko du, nahiz eta goizean tarteka hego-mendebaldeko ufadak nabarituko diren. Ostarteak izango dira gurean, eta horrek euria egiteko arriskua txikituko du.

Arratsaldean, baina, mendebalde ipar-mendebaldera aldatuko da haizearen norabidea, eta, ondorioz, zeruak estaliko dira eta euri asko egingo du, batez ere isurialde atlantikoan. Tenperaturek koska bat egingo dute behera, eta elur-kota 1.000 metroren inguruan ibiliko da, larunbatean bezala.

Giro euritsua iragarri dute astelehenerako ere. Hodei asko eta zaparradak izango dira. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, zeruan ez da ostarterik izango, eta gogoz egingo du euria, egunaren lehen partean eta isurialde atlantikoan eta mendebaldean bereziki. Tenperatura bere horretan geldituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak