Gizartea -

Loteria

Aitaren Eguneko Loteriaren lehen sariak 28 milioi utzi ditu Bilbon

Autonomia kaleko 21. zenbakiko administrazioak 02769 zenbakiaren 10 serie saldu ditu; dezimo bakoitzak 130.000 euroko saria jaso du. Gainera, 15 milioi euroko sari berezia ere banatu du, hirugarren serieko bigarren frakzioari dagokiona.

Marta Puerta, saria banatu duela jakin ondoren. EFE.
Marta Puerta, saria banatu duela jakin ondoren. EFE.

Marta Puerta, saria banatu duela jakin ondoren. EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Autonomia kaleko 21. zenbakian dagoen loteria-administrazioak oso-osorik banatu du Espainiako Loteriaren Aitaren Eguneko zozketa bereziko lehen saria: 28 milioi euro.

Autonomia kaleko 21. zenbakiko administrazioak 02769 zenbakiaren 10 serie saldu ditu; dezimo bakoitzak 130.000 euroko saria jaso du. Gainera, 15.000.000 euroko sari berezia ere banatu du, hirugarren serieko bigarren frakzioari dagokiona.

"Duela bost urte hartu nuen administrazioa, 2000. urtean hasi nintzen, pandemia amaieran... Hau da banatu dudan honelako lehen saria. Osorik saldu dugu, dezimo guztiak", aitortu du Marta Puerta administrazioko arduradunak EFEri egindako adierazpenetan.

Hainbat hamarkada daramatza administrazio horrek 02769 zenbakia saltzen, eta Puertak administrazioa hartu zuenean eutsi egin zion zenbaki hori ekartzeari.

"Jende askok hamarkadak daramatza zenbaki hori erosten. Abonatu guztiak ezagutzen ditut, eta horietako batzuekin telefonoz hitz egiteko aukera izan dut dagoeneko", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteria