Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute adimen artifizialaren bidez adingabe bat argazki batean biluzteagatik
17 urteko neska baten argazkia hartu, eta manipulatu egin zuen, biluzik zegoela emateko. Hori dela eta, adingabeen pornografia zabaltzeagatik ere ikertzen ari dira.
agentziak | eitb media
Nafarroako Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu du aste honetan Tuteran adingabeen pornografia eta sekretuen jabe egitea eta zabaltzea egotzita, adimen artifizialaren bidez neska adingabe bat argazki batean biluzteagatik.
25 urte ditu orain biktimak, eta Foruzaingoaren aurrean salatu zuen sare sozialetan zabaldu zela bera lagun batekin agertzen den argazkia. Beste sare sozial batean argitaratu zuen, jantzita ageri zen argazki bat da jatorrizkoa, 17 urte zituenekoa, eta horixe erabili omen du atxilotuak adimen artifizialaren bidez argazkia manipulatu eta biluzik dagoela emateko.