Gizartea -

EUSKARA

Bizkaiko Foru Aldundiak administrazioaren euskalduntzean "atzerapausoak" eman dituela salatu dute

ELAk, LABek eta Euskalgintzaren Kontseiluak salatu dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak lan eskaintza publikoetan eskainiko dituen lanpostuen erdiak "euskaraz lan egiteko gai ez diren" pertsonek bete ahal izango dituzte.

ELA, LAB eta Euskalgintzaren Kontseiluak, gaur, Bilbon egindako bilkura. Argazkia: EFE
ELA, LAB eta Euskalgintzaren Kontseiluak, gaur, Bilbon egindako bilkura

ELA, LAB eta Euskalgintzaren Kontseiluak, gaur, Bilbon egindako bilkura. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuek eta Euskalgintzaren Kontseiluak salatu dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak administrazioaren euskalduntzean "atzerapausoak" ematea erabaki du, eta aurrerantzean lan-eskaintza publikoetan eskainiko dituen lanpostuen erdietan baino ez da euskara eskakizuna derrigorrezkoa izango.

"Administrazioaren euskalduntzean atzerapausorik ez!" lelopean gaur egin duten bilkuran, euskararen eta euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako bide errazena hartzea egotzi diote Bizkaiko Foru Aldundiari.

Deitzaileen iritziz, Bizkaiko Foru Aldundiaren erabakia "norabide aldaketa" bat da hizkuntza politikari dagokionez. Are gehiago, euskararen normalizazioan emandako "atzerapausoak" eragina izango du herritarren eta langileen eskubideetan, horien iritzian.

Hori guztia dela eta, erabaki horren inguruan hausnarketa egitera eta neurriak hartzera deitu dituzte arduradun politikoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Bizkaia Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB albisteak Funtzionarioak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Euskalgintzaren Kontseilua