Gizartea -

Sua

Galdamesko baso-sutea, itzalita

Batez ere sastrakak erre dira. Suhiltzaileek hiru ordu baino gehiago behar izan zituzten itzaltzeko.

Sutea Ortuellan (Bizkaia). Irudia: EITB
Sutea Ortuellan (Bizkaia). Irudia: EITB

Baso-sutea Ortuellan

0:27

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sua 20:00ak aldera piztu zen Galdamesen, bi foku nagusirekin: bata Ganeran mendiaren hegalean eta bestea Peñas Negrasko ekoetxearen atzean, La Lejana auzoan. Suhiltzaileek hiru ordu baino gehiago behar izan zituzten sua itzaltzeko. Batez ere sastrakak erre dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez, Urioste eta Artatza parkeetako 35 suhiltzaile aritu dira bertan sua itzaltzeko lanean, eta zisterna-kamioi bat eta baso-ibilgailu bat dituzte horretarako.

Sua 20:00ak aldera piztu da, Ganeran mendian, eraikinetatik urrun dagoen eremu batean.

Ganeran mendia oso ezaguna da suhiltzaileentzat; izan ere, mendi horretan sua itzaltzeko helikoptero batekin egiten dituzte praktikak, aipatu iturrien arabera. Oraingoz ez dute zehaztu suak zenbat hektarea erre dituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Ortuella Albisteak Suhiltzaileak