Gizartea -

Gipuzkoa

Jaizkibelen 30 hektarea inguru kiskali dituen sutea erabat itzali dute

Halere, mendi inguru horretan ura botatzen jarraitu dute, badaezpada; izan ere, 00:26rako itzali dute sua, baina 04:00ak aldera berpiztu egin da, Kalaburtza hondartzatik gertu.

Jaizkibelgo sutea.
Jaizkibelgo sutea.

Jaizkibelen piztutako suteak 30 hektarea mendi kiskali ditu

0:36

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaizkibel mendian, Pasai Donibane inguruan, ostegunean piztutako sutea erabat itzali dute suhiltzaileek 07:00ak aldera, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Halere, mendi inguru horretan ura botatzen jarraitu dute, badaezpada, iturri horren arabera. Izan ere, 00:26rako itzali dute sua, baina 04:00ak aldera berpiztu egin da, Kalaburtza hondartzatik gertu. 07:00etarako, baina, guztiz itzali dute.

Batez ere pinuak erre ditu atzo 13:00etan Talaiako ipar magalean piztutako suak, eta 30 hektarea kiskali ditu.

Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak zaintza dispositiboak aurreikusi zituen gaurko, haizeagatik eta baso-suteen arriskuagatik Gipuzkoan ezarritako abisu horia dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak