Gizartea -
EGURALDIA
Zaparradak eta haizea, eguneko protagonistak
Abisu horipean gaude haizeagatik, 15:00etara bitartean. Arratsaldean ezegonkortasuna handitu eta euritara joko du. Barnealdean sarriago egingo du euria eta baliteke noizean behin zaparrada trumoitsuak eta handiak botatzea.
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, hego-ekialdeko haizeak gogor jotzen jarraituko du eta zaparradak botatzeko probabilitatea handiagoa izango da, batez ere arratsaldetik aurrera.
Abisu horipean gaude haizeagatik, haizeguneetan, 15:00etara bitartean. Hego-ekialdeko haize-boladek 100 km/h abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki ekialdeko mendi inguruetan. 03:00etatik 09:00etara (bertako ordua) haizea zakarrago ibiliko da eta haize-boladek 110 km/h baino biziago ibiliko dira. Kostaldean haize-boladak 80-100 km/h ingurukoak izango dira.
Arratsaldean ezegonkortasuna handitu eta euritara joko du. Barnealdean sarriago egingo du euria eta baliteke noizean behin zaparrada trumoitsuak eta handiak botatzea.
Tenperaturan, aldaketa gutxi. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 17 gehienez.
Itsasgorak 07:41ean eta 20:03an izango dira, eta itsasbeherak 01:37an eta 13:55ean. Uraren tenperatura 13 gradukoa izango da, eta ikuspena, hamar kilometrotik gorakoa.
Asteburura begira
Ostiralean hodeiak gailenduko zaizkie ostarteei, zerua guztiz estalita egongo ez den arren. Noizbehinka zaparrada txikiak botako ditu, bereziki egunaren lehenengo partean; egunaren hasieran zaparrada mardulak bota ditzake oraindik barnealdeko zenbait tokitan. Hegoaldeko haizea gogor ibiliko da, batez ere egunaren lehenengo partean. Tenperaturan aldaketa handirik ez, eta gutxi jaitsiko da.
Larunbatean, goiz-lanbroa izango da. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, bereziki barnealdean. Zaparrada txikiak egingo ditu, batez ere ekialdean, eta baliteke zenbait lekutan ertainak izatea. Hego/hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, bereziki mendi inguruetan; eguerdian mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogorrekin kostaldean. Tenperatura gutxi jaitsiko da.Igandean, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txikiak botako ditu, baliteke barnealdeko zenbait tokitan ertainak eta trumoitsuak izatea. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura aldetik, larunbateko joerari eutsiko dio.