Gizartea -

Mendiko istripua

29 urteko eskalatzaile bat larri zauritu da Ziritza inguruan, sei metroko altueratik erorita

Suhiltzaileak istripuaren lekura joan dira erreskateko helikopteroarekin, eta zauritua egonkortu dute. Ondoren, pazientea helikoptero medikalizatuz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Ziritza (Etxauribar, Nafarroa). Argazkia: Jose Luis Azpiroz Zabaleta
Ziritza (Etxauribar, Nafarroa). Argazkia: Jose Luis Azpiroz Zabaleta

Ziritza (Etxauribar, Nafarroa). Argazkia: Jose Luis Azpiroz Zabaleta

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko emakume bat larri zauritu da gaur arratsaldean, Ziritza inguruan (Etxauribar, Nafarroa), eskalatzen ari zela, sei metroko altueratik erorita.

SOS Nafarroa 112 larrialdi-zerbitzuak 17:06an izan du istripuaren berri, eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Erreskate Teknikoko Taldeko kideak, erreskate-helikoptero bat, helikoptero medikalizatu bat, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua) eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.

Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldeko kideak ezbeharraren lekura joan dira erreskaterako helikopteroarekin, eta 29 urteko emakumea egonkortu dute.

Ondoren, pazientea helikoptero medikalizatura lekualdatu dute, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (Iruñea) eraman dute. Bertan ospitaleratu dute, eta pronostiko larria du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Mendiko istripuak