Gizartea -
IRUZURRA
Maskotak saltzeko iragarki faltsuekin iruzur egiten zuen talde baten 16 kide atxilotu dituzte Bilbon
15 biktima atzeman dituzte Estatu osoan, eta, gutira, 150.000 euro baino gehiagoko iruzurra egin omen dute.
Agentziak| EITB MEDIA
Polizia Nazionalak Bilbon kokatutako sare ziberkriminal baten 16 kide atxilotu ditu Bizkaian, Internet bidez maskotak saltzen zituzten gezurrezko iragarkien bidez iruzur egiten zutelako. Orain arte, 150.000 euro baino gehiagoko iruzurra egin dieten 15 biktima atzeman dituzte.
Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, sare kriminal hori Bizkaiko hiriburuan finkatuta zegoen, baina Estatu osoan jarduten zuen, eta iruzur informatikoak egiten zituen. Ziberkriminalek 150.000 eurotik gorako kalte ekonomikoa eragin diete biktimei.
Guztira, erakundearen finantza-aparatu gisa jarduten zuten 16 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Interneteko iragarki faltsuen bidez, banku-iruzurren eskema sofistikatu baten bidez. Orain arte, 15 biktima identifikatu dituzte, eta horietako bati 60.000 euroko iruzurra egin diote.
Iruzurgileek erabiltzen zuten tekniketako bat iragarki faltsuak online plataformetan argitaratzea zen, arrazadun txakurrak eta katuak prezio erakargarrian eskainiz. Biktimek interesa agertzen zutenean, gaizkileek elkarrizketak egiten zituzten konfiantza lortzeko, eta lehenbiziko ordainketa eskatzen zuten.
Ondoren, ustekabekoak izan dituztela esan —hala nola garraio-gastuak, inportazio-baimenak, kaiola bereziak eta txertoak— eta ordainketa gehiago egitea eskatzen zieten, animalia entregatuko zutela hitzemanda. Kasu batean, biktima batek 60.000 euro oraindu zituen inoiz jaso ez zuen katuaren truke.
Atxilotuak banku-kontuak irekitzeaz, telefono-lineak kontratatzeaz eta iruzurren bidez lortutako dirua kudeatzeaz arduratzen ziren; trazabilitatea zaildu eta legezkotasun-itxura ematen zuten.
Iruzurrez lortutako dirua berehala ateratzen zuten atxilotuen kontuetatik, eta horrek erakusten du sare kriminalaren koordinazio eta sofistikazio handia.
Ikerketak agerian utzi du erakundearen barruan hainbat adar daudela. Horietako bat familia bateko hamar pertsonak osatzen zuten; iruzurra egiteagatik eta talde kriminaleko kide izateagatik atxilotu zituzten. Horietako hiruk errekisitoriak zituzten.
Delitu-sarearen beste adar batek iruzurrak egiten zituen artikuluen Internet bidez saltzen. Sei pertsona atxilotu zituzten esparru horretan, aurrekariak zituzten antzeko gertakariengatik, baita herrialdeko hainbat epaitegitan indarrean zeuden erreklamazio judizialak ere. Ikerketa zabalik dago oraindik, eta baliteke atxiloketa gehiago egitea.